Parte hartu!

8968885300_b98258b212_o

Parte hartzeko zenbait bide zabaldu ditugu, proiektu iraunkorrei buruzko SOStenibles ezaguera-banku honi lagun diezaiozun.

Eman ezazu jarduera iraunkorren berri BIDEOZ. Bideoek Garapen Iraunkorraren alde lanean ari diren ekimenak azaltzen dituzten elkarrizketak bildu behar dituzte. Ekimenok Garapen Iraunkorra landu daitekeen hiru alorretako edozeinetakoak izan daitezke, hau da, ekonomia, gizartea zein ingurumenaren arlokoak. Elkarrizketatutako pertsonak galdera hauei erantzun behar die:

  • Nor zara eta zertan aritzen zara?
  • Zer egiten duzu egunerokoan (lanbidez edota zaletasunez) Garapen Iraunkorraren alde?
  • Zure egoeratik abiatuta eta Garapen Iraunkorraren alde egiten duzun jarduera horretan, zein da zure kexa? Eta zein litzateke zure larrialdi- edo laguntza-deia? Nori egingo zenioke dei hori?
  • Ze tonu (melodia) jarriko zenioke dei horri?

Igo ezazu elkarrizketaren bideoa Youtube-ko kanalean eta bidali horren esteka helbide honetara SOStenibles.tv-n sar dezagun:sostenibles@unescoetxea.org

socicon-spotify SOINU-BANDA

Guztiari musika jartzen saiatzen ari gara, proiektuaren soinu-banda izango den kanta-zerrenda osatzeko asmoz. Mundua eraikitzeko era iraunkorrago bat aldarrikatzen duten abestiak edo abesti iradokiorrak deritzezunak igo eta entzun ahal izango dituzu Spotify-ko zerrenda honetan.

socicon-flickr IRUDI-BANKUA

Flickr-en talde bat sortu dugu. Bertan, Garapen Iraunkorraren aldeko edozein jardueraren argazkiak partekatu eta geokokatu ditzakezu.

Batu zaitez Flickr-eko SOStenibles taldera eta parteka itzazu zure argazkiak.