Zer da Sostenibles?
SOStenibles bideo-blog gisa prestatutako proiektu parte-hartzailea da.
Esan behar da SOStenibles.tv jakintza- eta kontzientzia-hedabide irekia dela, beraz, parte hartu nahi duen ororentzat zabalik dago. Banakoek zein taldeek ingurunea zaintzen eta hobetzen laguntzen duten esperientzien berri emateko aukera dute SOStenibles.tv webgunean. Proiektu honetan nola hartu parte jakiteko, jo ezazu blog honetako HAR EZAZU PARTE atalera.
Mundua nola xahutzen ari garen ohartarazteko deia da SOStenibles. SOStenibles erakusleihoa da, ingurunearekiko eredu bidezkoago eta arduratsuago baten alde lanean ari diren esperientziak erakusteko.
SOS, SOS, SOS, zein da zure larrialdi-deia?