2030 Agenda

Agenda Post-2

“2015eko Garapen Iraunkorrerako Munduko Goi Bileran NBEko Estatu Kideek Garapen Iraunkorrerako 2030 Agenda onartu zuten, pobrezia ezabatzeko, planeta babesteko eta pertsona guztientzat onura ziurtatzeko helburuarekin.

Garapen-agenda berri honek finkatuko du zein izango den nazioarteko garapen-agenda datozen urteetan (2015-2030). Programa hau ondorengo ataletan banatua dago: Garapen Iraunkorreko Helburuak (GIH) (17 helburu eta 169 helmuga), adierazpen politikoa, horiek gauzatu ahal izateko baliabideei buruzko kapitulu bat eta jarraipenari eta berrikuspenari buruzko ondorio bat. 2015 osteko agendaren xedea pobrezia errotik ezabatzeko eta desberdintasunak eta ahuleziak gutxitzeko mundu mailako baliabide bat izatea da, giza garapen iraunkorra oinarritzat hartuta. Era horretan, iraunkortasunaren aldagaia giza garapenean barneratzen du.

Helburu horiek lortzeko denok egin behar dugu gure zatia: gobernuek, sektore pribatuak, gizarte zibilak eta zu bezalako pertsonek.

SOStenibles-en bitartez, garapen-agenda berriaren edukiak ezagutzera eman nahi ditugu, eta aldi berean, benetan nahi dugun etorkizun horren alde dagoeneko lanean ari diren balio handiko eta tokian tokiko ekimen txiki batzuen adibideak eskaini. Horren bitartez, “nahi dugun etorkizuna” eraikitzeko ahalmena duten ideia eta ekimenak geureganatu nahi ditugu.

2030 Agenda buruzko bideo guztiak ikusiSOStenibles.TV Lehen Lehiaketa SOStenibles.TV Lehiaketa Berria