Munduko Medikuak
Munduko Medikuak elkarte independente bat da, eta pertsona guztiek osasunerako eskubidea izan dezaten borrokatzen du. Erakundeak pobrezian bizi diren, genero bazterkeria jasaten duten, gizartetik at dauden edo krisi humanitarioen biktima diren pertsonekin egiten du lan bereziki.